Hiri handietan leku fisikoak metro paradez ordezkatzeko joera oso hedatua da. Hala, hainbat leku dagokien metro paradarengatik soilik identifikatu ohi dira, metroa bihurtzen delarik leku batetik bestera galdu gabe joateko modu bakarra. Burbuila efektua deitzen zaio desorientazio horri, mapa baten abstrakzioaren bidez soilik konpon daitekeena.
Nire pisukide batek aitortzen du: bi urte daramatza Bartzelonan eta ez daki hirian zehar mugitzen metroan ez bada. Etxetik kilometro eskaxera egon eta metroa hartu behar izan zuen behin (3 linea, 6 geltoki, 4 km) oinez egin zezakeena lurrazpitik egiteko. Metroaren planoaren ajeetariko bat da: gertu dauden galtokiak elkarrengandik urrun baleude bezala azaltzea.

Donostialdeko garraio sistemarako lagunarteko proposamena, 2006
Hau guztia diot Donostian metroa jartzeko batzuk erakusten ari diren temakeriagatik. Begibistakoa da hiri handi batean metroa beharrezko tresna dela, alde on gehiago dituela txarrak baino (“el metro es una máquina de hacer infelices”, esan nion behin pisukide bati), baina zer zentzu du halako azpiegitura batek Donostian? Egungo topoaren ibilbide guztian bi errail egitearekin batera (behar hori ebidenteegia da), metroak balioko lukeen diruarekin ondorengoa egingo nuke:
1) Hiriko autobus-linea nagusienetan bus-karrilak jarri ibilbide osoan. Kotxeen oztoporik gabe, hiriko distantziak nahiko azkar zeharkatu daitezke autobusaren abiaduran.
2) Autobusera sartzeko edozein ate erabili ahal izatea, geltokietako denbora murriztuz, puntako orduetan batez ere. Esan gabe doa, txartel bakarraren sistemak guztiz funtzionatu beharko luke ordurako (pica-picaren irudia berreskuratu beharko genuke, sinestuta bainago ez ordaintzearen tentazioa gure zintzotasuna baino handiagoa dela).
3) Hiriko kanpoaldeko auzoak lotzen dituzten lineak indartu (Altza, Intxaurrondo, Loiola, Unibertsitatea, Ospitalea, Añorga). Geltoki gutxiagorekin akaso, baina frekuentzia duinetan.
4) Topoa eta autobus zerbitzuaren (eta bizikleta alokairuaren!) arteko loturak indartu hainbat geltokitan: Lugaritz, Amara, Herrera. Geltoki hauek elkarraldagailu gisa funtzionatu beharko lukete: Errenderiatik unibertsitateetara doan batek, adibidez, Lugaritzen topotik jaitsi bezain laster autobusa izan beharko luke zain, topoa iristen ez den hainbat tokitatik pasako dena (Zuhatzu, Igarako poligonoa, Unibertsitatea, Antigua).
5) Irudia. Metro-planoen estilo eta ikonografia bera erabili topoa, renfe trena eta autobus linea nagusiak irudikatzeko.
6) Hiriko planeamendua berraztertu. Zuhatzu eraiki eta jendeari garraio publikoa har dezan eskatzea ez dira erabaki bateragarriak.
7) Bota zure hausnarketak, irakurle (hor bazaude, behinik behin).
lenengo gauza: aipatutako puntu guztiekin ados nago, baina uste det topoaren metro egiturarekin batera joan beharko liratekeela, bateragarriak direla (dirua beste toki batzutatik atera daiteke).
neretzako metroa ez da ez metroa ez donostiakoa. uste dut topoari donostia barruan lau geltoki gehiago eraikitzea dela, eta onuradun gehienak ez direla donostiarrak izango probintziko (kostaldeko) biztanleak baizik.
esaiozu oiartzunen bizi eta donostiko EHUko kanpusean ikasten duen ikasle bati busa (30min) eta bizikleta edo busa (onenean 10 min) hartzko goizeko 8tan, kotxez 15 minutu pasatzen dituenean. topoak uni ondoan geltokia izango balu, distantzia hau trenez egiteak kotxearen denbora berdina hartuko luke, eta merkeagoa izango litzateke.
beste post baterako emango luke geltokien kokalekuak.
eta beste baterako poligonoak egin, ataskoak sortu eta gero garraio publikoa erabiltzeko eskatzea, eta hauen konexioak gainontzeko garraioarekin.
naroa-k 2009/11/15-n
14:33-etan publikatua
Plangintza da behar dena, nire ustez, baina horrek eskatzen du etorkizunaren aurreikuspena egitea, eta politikariak ez daude ohitutak euren agintalditik haratago ikustera. Bitartean, petatxuak ezartzen jarraitu behar.
Plano ederra.
Unai-k 2009/11/15-n
19:22-etan publikatua
Nik Oiartzuneko tipo horri esango nioke EHUn ikasketak bukatu eta lana lortzen badu, demagun Zuhatzun edo Igarako poligonoan, berdin berdin hartu beharko duela kotxea, metroa egin ala ez.
pd.: Topotik gehien gustatzen zaidan bere sator izaera da. Lurpean sartu eta lurpetik atera, bidaia lurrazpiko metro soila baino askoz “fenomenologikoagoa” da, ez duzu uste?
derzu-k 2009/11/15-n
19:31-etan publikatua
Nere ustez sinpleki adierazi daitekeen galdera batetara murrizten da garraio sistemei buruzko hausnarketa:
Zer lortu nahi degu garraio sistemarekin?
A) Gizartearen eskaria asetzea.
B) Gizartearen ohiturak aldatzea.
Arazoa da pertsona guztiek ez dutela berdina nahi.
Batzuek nahiago dute administrazioak soilik A jokabidea izatea:
adibidea: neri eskeini iezazkidazu mesedez kalitate altuko baldintzak garraio mota guztietan, ideologia sozio politikoa (ekologismoa…) ezin didanez administrazioak inposatu ,nik libreki aukeratuko dut zein erabili (pentsamendu liberala).
Beste batzuek aldiz B jokabidea eskatuko dute:
adibidea: administrazioak norbanakoen ohitura sozialki jasangarriak bultzatu eta sortzeko erantzukizuna du. Beraz, bultzatu itzazu batez ere garraiobide zehatz batzuk eta zailtasunak edo kostu bat jarri (dirua, denbora..) besteen erabilerari. (pentsamendu hau askotan sozialismo bezala defendatu da, hitz hau oso jipoitua izan den arren).
Laburbilduz, nere ustez eztabaida sakonagoa izan beharko litzateke. Ze motako gizartea nahi dugu eta zein paper izan behar du administrazioak? Galdera honi erantzun gabe garraio sistemari buruzko eztabaida batetan sartzea zer sukaldatuko dugun jakin gabe erosketa egitea bezala da nere ustez.
Soro-k 2009/11/16-n
17:05-etan publikatua
Esango nuk ez natorrela zurekin bat, ea azaltzea lortzen dudan:
Uste dut zuk aipatutako A-k B-ra garamatzala ezinbestean: liberalismoak, norbanakoaren askatasunaren izenean bada ere, gizartearen ohiturak aldatzen dituelako (eta esango nuke liberalismoak aldatu dituela, gehienbat, ohitura horiek).
Adibide bat: AEB. Gobernuaren liberalismoa medio, industria automobilistikoak (higiezinen industriarekin batera) hirigintza mota bat sustatu zuen, hiri hedatua edo sprawl city delakoa: oso dentsitate baxuko auzuneak hiriaren kanpoaldean, non, dentsitate horrek bultzatuta, garraio publikoa ezinezko bihurtzen zuen (kotxe-salmenta bermatuz). Kasu honetan, beraz, esango nuke politika zehatz batzuek (edo ez-politikek) behar batzuk asetu baino, behar batzuk eragin zituztela, gero “asetzeko”, gizartearen ohiturak aldatu zituztela, alegia. Funtsean, garraiobide zehatz batzuk bultzatu zituzten eta zailtasunak edo kostu bat jarri (denbora, existentzia eza) besteen erabilerari.
Egiten den edozerrek efektu bat du gizartean; erabaki orok eragiten du ohitura mota bat ala beste.
Ni ados nago Unaiekin, planeamendua behar da, gizartearen eskariak (talde gisa) zeintzuk diren aurreikusi eta egokienak izango diren ohiturak bultzatu. Bultzatu nahi ez diren garraioei jarriko zaien zailtasun maila bultzatu nahi den (egokitzat erizten den) garraio motari eragiten dion oztopo-mailari lotua egongo da, suposatzen dut.
derzu-k 2009/11/16-n
19:36-etan publikatua