Lagun bat eta biok askotan mintzatu izan gara bozgoragailuetako mezu sonoro eta makinetako mezu idatziez, zuzenegiak ez ote diren. Zuzenak dira mezua modu direktoan botatzen dutelako, baina politikoki zuzenegiak ere, aspergarriak eta ez oso humanoak. Metroan “está terminantemente prohibido bajar a la zona de vías” esaten du behin eta berriz ahots perfektu batek, ahoskera are perfektuagoan; guk nahiago halako mezu bat imaginatu: “bajar a las vías no está prohibido, pero, vamos, que allá usted”, ironia punttu batekin. Edo kutxazain automatikoetan “saldo insuficiente para gestionar la operación” esaten dutenean “no tienes un misero duro, pídeselo a tu madre” esango balute jendeak irrifarre gehiago lukeela, gizartearen per capita zoriontasun indizea igoaz.
Ba hara non, Firefoxa gaizki itxi aurreko batean, ondorengo mezua azaldu zitzaidan programa berrabiarazi nuenean:

Irrifarre egin nuen, eta pentsatu: ea Donostiako hondartzetan ikasten duten…
donostiako hondartzetan ere badute ironia puntu bat umeak galtzean: ” haur bat galdu da…. galdu duenak etor bedi berehala” edo halako zerbait, arduradunak erlojua galdu izan balu bezelaxe!!! jeje
naroa-k 2010/07/15-n
14:40-etan publikatua
erderaz “hay recogido un niño” esaten dute, neri erratz bat etortzen zait burura…
derzu-k 2010/07/15-n
15:20-etan publikatua